Kadeteetan Ziarrusta eta Etxebarria dimoztarrek irabazi zuten eta promesen mailan Beldarrain eta Gomez arratiarrek.
Kadeteetan Ziarrusta eta Etxebarria dimoztarrek irabazi zuten eta promesen mailan Beldarrain eta Gomez arratiarrek.
Domeka goizean San Trokaz Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Tornosolo trinketean. Nagusietan Mikel Gonzalez berriztarrak eta Iker Etxebarria dimoztarrak 40-32 menderatu zituzten Rober Uriarte eta Asier Aspuru abadiñarrak. Ia partidu osoan nor baino nor ibili ondoren, azken txanpan lortu zuten Gonzalez eta Etxebarriak alde erabakigarria hartzea.
Aurrelari biek tiki-taka polita ibili zuten. Atzean, Etxebarriak pilota batzuk huts egin zituen partiduaren erdi aldera, baina lehiak aurrera egin ahala gorantz egin eta maila onean amaitu zuen finala; pilota ondo eta sarritan baztertu zuen sare ingurura. Aspuruk ere maila ederra eskaini zuen sasoiak lagundu zion arte; urdinek asko zigortu zuten abadiñarra eta partidua luzetxo egin zitzaion.
Kadeteetan Ziarrustak eta Etxebarriak 40-13 menderatu zituzten Prieto mungiarra eta Ander Rico abadiñarra historia handirik gabeko partiduan. Promesen mailan Beldarrainek eta Gomezek gogotik lan egin behar izan zuten Josu Bizkarra eta Endika Agirre Abadiñoko bikotea menderatzeko (30-31).
Beraz, abadiñarrek ezin izan dute etxean txapelik jantzi. Nagusietan eta promesen mailan bikote bana izan du Abadiñok eta kadeteetan Ander Rico. Datorren urtean beharko du.