Gazteetako Lehen mailan jokatu du Abadiñok, eta txapelketa irabazi du azken jardunaldian.
Gazteetako Lehen mailan jokatu du Abadiñok, eta txapelketa irabazi du azken jardunaldian.
[imgd]http://www.anboto.org/images/7600/7605/1.jpg[/imgd] Mungiaren kontra izan du asteburuan partidua Abadiñok. Bere lana ezin hobeto bete du, 3-0 irabaziz. Abadiñarren eta gernikarren artean zegoen titulurako lehia, eta azkenean Durangaldean geratu da. Gainera, Durangoko Kulturalaren aurka izan du norgehiagoka Gernikak, eta abadiñarrei legundu diete durangarrek, 1-2 gailenduz. Azkenean bost puntuko aldea atera dio Abadiñok Gernika Bri; 79 lehenak eta 74 bigarrenak.
Denboraldi bikaina osatu du Abadiñoko gazteen taldeak. Jokatutako 30 partiduetatik 25 irabazi ditu, lau berdindu eta bakarra galdu du. 110 gol sartu ditu, eta 30 bakarrik jaso. Titulua Traña-Matienako biribilgune berrian ospatu zuten jokalariek zapatuan.
Liga berean izan dira aurrez aipatutako Kulturala (hirugarren, 72 puntugaz), Zaldua (hamaikagarren, 34 puntugaz) eta Berriz (hamalaugarren, 26 puntugaz).