GRAVN txapelketa jokatu eta irabazitako sei pilotari batuko dira gaur Abadiñoko Trinketean, San Trokaz txapelketako finalerdietan. Domekan dira finalak.
GRAVN txapelketa jokatu eta irabazitako sei pilotari batuko dira gaur Abadiñoko Trinketean, San Trokaz txapelketako finalerdietan. Domekan dira finalak.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da jaialdia eta lehen finalaurrekoa benetan interesgarria da: Mikel Gonzalez-Etxebarria bikoak Gandiaga II-Ugarte dituzte aurkari. Antolatzaileen esanetan, faborito lehen bikotea da, baina bigarrenak \"errespetu osoa\" merezi du. Ugarte bolada onean dagoen atzelaria da, eta Gandiagak bizitasuna du abantaila. Gonzalez berriztarrak sake bortitza du eta erritmo biziko jokoa du gustuko. Horren osagai, Etxebarria dimoztarrak atzeko lanean ematen duen bermea.
Ostean, etxekoa aterako da kantxara: Rober Uriarte. Asier Aspuru etxeko pilotari gaztea izango du kide Gordon-Martín II bikoteari aurre egiteko. Jokoan sartuz gero izango du garaipena lortzeko aukerarik Uriartek baina beren aurkarien garaipena ere posible da; beti ere, abadiñarraren parte-hartzea ekiditen badute.