Hasiera bikaina izan du Aitor Martinezek Supermotoan

Anboto 2010ko mai. 11a, 13:17

Hiru urteko geldialdiaren ostean, Abadiñoko gidaria Supermoto lehiaketan hasi da asteburuan, eta bigarren postua eskuratu du.

Hiru urteko geldialdiaren ostean, Abadiñoko gidaria Supermoto lehiaketan hasi da asteburuan, eta bigarren postua eskuratu du. Asteburu garrantzitsua izan da Aitor Martinezentzat, baita bere taldea den Supermoto Racing Streetwearrentzat ere. Lesio eta antolakuntza ardurengatik hiru urtez parte hartu barik egon da gidari abadiñarra, eta asteburuan beretzako modalitate berri baten estreinatu da. Ondo baino hobeto, gainera: podiuma zapaldu du bigarren geratuz. Lorpen hau beretzat \"oso garrantzitsua\" dela adierazi du Martinezek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!