Banarte antzerki talde abadiñarra gaur gauean Plateruenean

Anboto 2010ko mai. 12a, 14:00
Maiatzaren 13an, gaur, Durangoko Plateruenean aurkeztuko du Abadiñoko Banarte Antzerki Taldeak \'Vuelve bigotillo, vuelve\' antzezlana. Plateruenan bertan, eta obrako lau antzezleren ahotik jaso dugu asteon antzezlan \"umoretsu eta kritiko\" hau ikustera gerturatzeko proposamena.
Maiatzaren 13an, gaur, Durangoko Plateruenean aurkeztuko du Abadiñoko Banarte Antzerki Taldeak \'Vuelve bigotillo, vuelve\' antzezlana. Plateruenan bertan, eta obrako lau antzezleren ahotik jaso dugu asteon antzezlan \"umoretsu eta kritiko\" hau ikustera gerturatzeko proposamena. Dabid Barberok idatzitako lana da gaur, 22:00etatik aurrera Plateruenean egongo dena. Rafa Herce taldeko antzezleak nabarmendu duenez, \"klase politikoari kritika garratza\" egiten diote boterearen gaia jorratzen duen antzezlanean: Alderdi Popularreko pertsonajeak agertzen diren arren, \"Euskal Herriko zein Espainiko klase politiko guztiari egiten zaio kritika\", azaldu du Hercek. Jose Maria Aznar, Esperanza Aguirre eta Manuel Fraga, eta Sor Ausilio eta Ama Martirio mojak dira ostegunean Banarteko antzezleek oholtza gainean gorpuztuko dituzten pertsonajeetako batzuk. Bilboko Campos antzokian bi pasetan aurkeztu zutenean bezala, dantzaren eta kantuaren bitartez ikusleen parte-hartzea bultzatuko dute antzezleek Plateruenean ere. Alde horretatik, \'Vuelve bigotillo, vuelve\', orain hiru urte Banartek egin dituenetatik lanik \"konplikatu eta osoena\" dela, baina hain justu ere horregatik duela gogokoen azpimarratu du Hercek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!