Bidaiei buruzko launa berbaldi izango dira maiatzean eta ekainean Abadiñoko Errota eta Txanporta kultur etxeetan. Eguenetan, 19:00etatik aurrera dira berbaldi guztiak: herritarrak eurak izango dira egindako bidaiei buruzko hitzaldiak eskainiko dituztenak.

Eguen honetan, maiatzaren 6an da lehenengo hitzordua, eta Europatik familiagaz bizikletaz egidako bidairi buruz jardungo du familia donostiar batek. Astean behingo \'Bidaiatu Tan, Tan, Tan\' egitasmoan, besteak beste, Irani buruz izan genitzakeen aurreiritziak alboratzeko esperientziak, zein merke bidaiatzeko moduak konpartituko dituzte berbaldiak eskaintzera datozenek.
Hiru abadiñarrek euren bidaiei buruzko berbaldiak eskainiko dituzte \'Bidaiatu, Tan, Tan, Tan\' egitasmoaren barruan: Maliri buruz jardungo du Oskar Markinezek, India eta Nepali buruz Amaia Ardanzak eta Abadiñotik Norvegiara furginetan egindako bidaiari buruz Amaia Huartek.