Done Zezili abesbatzagaz joko du Jaizale txistuzale taldeak bihar

Anboto 2010ko mai. 1a, 12:00

Antolatzaileek aurreratu dutenez, txistulari eta abeslarien artean, 40 partaide izango dira San Prudentzio jaien barruko emanaldian.

Durangaldeko txistularien Jaizale taldeak urteroko ohitura jarraituta, kontzertua eskainiko du Traña-Matienako San Prudentzio jaietan. Jaizale taldeko txistulariek eta Abadiñoko Done Zezili abesbatzak kontzertu bat elkarregaz egiten duten lehenengo aldia izango da, baina, biharkoa. Antolatzaileek aurreratu dutenez, txistulari eta abeslarien artean, 40 partaide izango dira San Prudentzio jaien barruko emanaldian. Isidro Ansorenaren Zaldibiko usaia, Jose Ignacio Ansorenaren Juana Bixenta Olabe eta Habanera del Guria, Rosa Mª Tarruell-ren Paseando por el malecón, Carlos Sanchezen Iturengo arotza eta Sabin Gereñoren Ikusi mendizaleak obrak eskainiko dituzte Matienako elizan. Txistuagaz eta ahotsagaz joko dituzte kantetako zenbait, eta ahotsagaz bakarrik zein txistuagaz bakarrik ere eskainiko dituzte kontzertuko abestietako bi. Abesbatzaren zuzendari lanetan Yolanda Etxeitak jardungo du emanaldian, eta Eleder Iturretak izango du txistulari taldea zuzentzeko ardura. Abeslari bakarlari, bestalde, Juanan Azkaratek jardungo du emanaldian. Jaizale Durangaldeko txistulari taldearen ohitura denez, Traña-Matienako jaiotan ere berezitasun bat eskainiko dute aurten: Abadiñoko Done Zezili abesbatzagaz elkarlanean ikusi eta entzuteko aukera izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!