Andeka Gorrotxategi tenoreak kontzertu lirikoa eskainiko du bihar

Anboto 2010ko mai. 2a, 12:00

Interpretatzailea berriz arituko da bere udalerrian, Vanessa Goikoetxea sopranoagaz eta Itziar Barredo piano-jotzaileagaz batera.

Interpretatzailea berriz arituko da bere udalerrian, Vanessa Goikoetxea sopranoagaz eta Itziar Barredo piano-jotzaileagaz batera. Abadiñoko Andeka Gorrotxategi tenoreak kontzertu lirikoa eskainiko du bihar, Errota kultur etxean, Vanessa Goikoetxea sopranoarekin eta Itziar Barredo piano-jotzaileagaz batera. Kontzertuan, opera eta zarzuelarako ariak eta duoak joko dituzte. Abadiñoko tenorea berriz arituko da bere udalerrian. Antolatzaileek diotenez, \"aurreko kontzertuetan, herriko ikusle asko erakarri ditu, hain zuzen, musika lirikoaren esparruan sona handiko interpretatzailea denetik\". Arte-arloan ibilbide entzutetsua du, eta sari garrantzitsuak eskuratu ditu, esate baterako, Marseillako Nazioarteko Opera Lehiaketako III. saria 2007an, eta Bartzelonako Manuel Ausensi Lehiaketako III. saria 2009an. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Alfredo Kraus Musika Elkarteak antolatu du kontzertua, Abadiñoko Udalaren laguntzaz, Bizkaiko XVIII. Udaberri Musikalaren barruan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!