300 neska-mutil dantzan Traña-Matienan

Anboto 2010ko api. 18a, 11:00

Gaurko antolatu dituzte Umeen Dantzari Egunaren aurtengo ekitaldiak Traña-Matienan. Guztira, 300 neska-mutil dantzari batuko dira Iluntze Dantza taldeak antolatu duen hitzorduan.

Gaurko antolatu dituzte Umeen Dantzari Egunaren aurtengo ekitaldiak Traña-Matienan. Guztira, 300 neska-mutil dantzari batuko dira Iluntze Dantza taldeak antolatu duen hitzorduan. Bederatzi talde —Zornotzako Udabarri, Durangoko Tronperri eta Txoritxo-Alai, Berrizko Iremiñe, Elorrioko Betsaide, Atxondoko Andasto, Ermuako Txindurri, eta Abadiñoko Talde Batuak eta aurtengo hitzordua antolatzen duen Iluntze— batuko dira. Eguerdiko 12:00etan kale-jira eta bazkalostean Traña plazan talde guztien Alardea izango da , 17:00etan hasita.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!