Fernando Fernandezen koadroak Errotan

Anboto 2010ko api. 16a, 09:23

Apirilaren 24ra arte daude Fernando Fernandez matienarraren margoak bere herriko Errota kultur etxean ikusgai.

Apirilaren 24ra arte daude Fernando Fernandez matienarraren margoak bere herriko Errota kultur etxean ikusgai. Oihal eta kortxo gainean egindako koadro koloretsuak dira erakusketakoak. Kandisky, Dali eta Picasso moduko margolarien lanaren jarraitzailea da Fernandez, eta beraien koadroen erreplika koloretsuak egin ditu Errota kultur etxean eskegitzeko. Lehenengoz erakutsiko margolari abadiñarrak bere lanak, eta besteak beste, Pablo Picasso malagarraren \"Mujer con sombrero\" edo \"La niña\" koadroak berregin ditu. Azken urtebetean egindako koadroak dira Errotan ikusgai ditugun guztiak. [img]http://www.anboto.org/images/7400/7403/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!