Martxoaren 21ean izan zen Poesiaren Nazioarteko Eguna, eta zazpi egun geroagorako antolatu dute aurten Abadiñon urteroko hitzordu duten poesia errezitaldia.
Martxoaren 21ean izan zen Poesiaren Nazioarteko Eguna, eta zazpi egun geroagorako antolatu dute aurten Abadiñon urteroko hitzordu duten poesia errezitaldia.
Izan ere, dagoeneko 16 urte badira Vicente Moreno poeta abadiñarrak poesia errezitaldia antolatzen duela nazioarteko egun horren harira. Durangaldeko poetek eta gitarrista batek inguratuta jardun zuen Morenok alboko argazkian jaso dugun iazko emanaldian.
Basauri eta Bilboko poetek lagunduko dute Moreno bihar, Matienako Errotan, 12:00etan izango duen errezitaldian: Daniela Bartolome bilbotarra, Antonio Molina basauritarra, eta Vicente Moreno bera izango dira euren olerkiak irakurtzen.
Poeten ahots eta berbak gitarraren akordeekin laguntzen, aurten, Basauriko José Sánchezek jardungo du domekako Errotako emanaldian. Urtetik urtera gaitzagoa izaten dela errezitaldia antolatzea azpimarratu du Morenok, \"alde guztietatik trabak ipintzen dituzte\", kexatu da, baina urtero legez Abadiñoko Udalaren partetik jasotako laguntza eskertu gura du aldi berean.
Poesia irakurtzeko ohiturarik izan ez arren, Morenok dionez, herritarrek ere eskertzen dute poeten ahotik euren olerkiak zuzenean jasotzea, eta lehenengo edizioan moduan jarraitzen omen dute Poesiaren Nazioarteko Eguneko errezitaldia entzutera gerturatzen. Ordubete inguruko ikuskizuna izango da, eta olerkiak eta gitarra doinuak aletuko dituzte Errota kultur etxeko oholtzan.