Banarte antzerki taldeak ikastaro trinkoa antolatu du Lipusekin

Anboto 2010ko mar. 10a, 09:26
Ikastaroan parte hartzen dutenei entrenamendu fisikoa eta ahots lanketa eskaintzea da martxoaren 13an Banarte antzerki taldearen Muntsaratz auzoko lokalean egingo duten ikastaroaren helburua.
Ikastaroan parte hartzen dutenei entrenamendu fisikoa eta ahots lanketa eskaintzea da martxoaren 13an Banarte antzerki taldearen Muntsaratz auzoko lokalean egingo duten ikastaroaren helburua. Antzerkiaren teoria eta praktika landuko dituzte Ander Lipus aktore markinarrak gidatutako saioan. Teoriari dagokionez, antolatzaileek nabarmentzen dutenez, \'noh\' antzerkiari eta \'tadeusz kantor\' teknikari buruzko ikus-entzunezko dokumentazioa eskainiko dute, besteak beste, ikastaroan. Antzerki antropologiara ere gerturatuko ditu izena ematen dutenak Ander Lipusek. Antzerki teknika eta estetika berriak ikasteko bestalde, jokoa eta inprobisazioa landuko dituzte. Gutxienez hamar eta gehienez hamabost laguneko taldeetan, bakarkako lana eta kolektiboa uztartuko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. Martxoaren 13an, goiz eta arratsaldez (10:00etan hasi eta 14:00ak arte, eta 16:00etatik 20:00ak arte) izango da hitzordua. Informazio gehiagorako helbidea: banarte@gmail.com.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!