Eguenean 560 kilokoan egin bezala, Abadiño A-k urrezko domina irabazi zuen ostiralean 600 kilokoan, Cesenaticon (Italia), Munduko Txapelketan.
Eguenean 560 kilokoan egin bezala, Abadiño A-k urrezko domina irabazi zuen ostiralean 600 kilokoan, Cesenaticon (Italia), Munduko Txapelketan.
Urrezko domina birekin itzuli da Euskal Herrira Abadiño sokatira taldea. Eguenean 560 kilora arteko irabazi. Ostiralean, berriz, Bizkaitarrek nagusitasunez irabazi zioten finalean Bremore Irlandako taldeari 600 kilora artekoan. Abadiñarrek finaleko tiraldi biak irabazi zituzten.
Beraz, Abadiñok orain urte biko Munduko Txapelketan 560 kilotan irabazitako urrea berritu du aurten; 600ekoan brontzea eskuratu zuen azkenengo txapelketan eta aurten urrea irabazi du.