Italiako Cesenatiko herrian Munduko Sokatira Txapelketan parte hartzen dabil Abadiñoko taldea. Gaur (otsailak 25), 560 kilora arteko lehian urrea irabazi du.
Italiako Cesenatiko herrian Munduko Sokatira Txapelketan parte hartzen dabil Abadiñoko taldea. Gaur (otsailak 25), 560 kilora arteko lehian urrea irabazi du.
9:00etan hasi dira tiraldiak eta 15:00etan amaitu dituzte. Guztira 22 tiralditan parte hartu du Abadiño Sokatira Taldeak 560 kilora arteko txapelketan eta guztiak irabazi ditu.
Amaiurrek sorpresa eman du finalerdietan eta finalerako sailkatu da. Abadiñok lau minutuko tiraldian lortu du lehenengo puntua; bigarren tiraldia laburragoa izan da: hiru minutu eskas. Hirugarren tokian Irlandako Cockil taldea geratu da.
Ostiralean 600 kilora arteko txapelketan parte hartuko dute.