Munduko Txapelketa, Abadiñoren hurrengo helmuga

Anboto 2010ko ots. 25a, 09:01

Italian dago dagoeneko Edu Mendizabalen taldea. Gaurtik aurrera pisu bitan lehiatuko dira: 560 eta 600 kilora artekoetan. Orain urte bi brontzea irabazi zuten 560koan eta urrea 600ekoan. Bestalde, joan zen asteburuan Euskadi mailako 560 kilokoa irabazi zuten Arrigorriagan.

Italian dago dagoeneko Edu Mendizabalen taldea. Gaurtik aurrera pisu bitan lehiatuko dira: 560 eta 600 kilora artekoetan. Orain urte bi brontzea irabazi zuten 560koan eta urrea 600ekoan. Bestalde, joan zen asteburuan Euskadi mailako 560 kilokoa irabazi zuten Arrigorriagan. Otsailaren 25ean Munduko Txapelketa jokatzen hasiko da Abadiñoko Sokatira Taldea Italian. Pisu bitan lehiatuko dira: 560 eta 600 kilora artekoetan. Orain urte bi brontzea irabazi zuten 560koan eta urrea 600ekoan. Orduko marka berdintzea gatxa da, baina helburu horrekin dabiltza abadiñarrak: \"Domina bi irabaztea lorpen ona litzateke. Badakigu maila handiko taldeak batuko garena, baina gu ilusio guztiz lehiatuko gara\", dio Mendizabalek.

Monopolioa

Bederatzigarren urtez segidan goma gaineko txapelketako monopolioari eutsi dio Abadiño Sokatira Taldeak. Jokoan izan diren pisu guztietan nagusitu dira: 300, 320, 560, 600, 640 eta 680 kilora artekoetan. Beraz, 36 txapel daramatzate bata bestearen atzetik. Azkenengoa —560koa— joan zen asteburuan irabazi zuten Arrigorriagan. Lehen jardunaldi bietan alde polita aterata zeuden eta hirugarrenean aurretik egindako lana borobildu zuten: \"560koa guretzako pisurik gatxenetakoa da eta espero baino errazago irabazi dugu\", azaldu du Edu Mendizabal entrenatzaileak. Denboraldia lau tiralariko lehiekin hasi zuten; pisu txikietan sufritzen dute gehien, baina ofizioa bidelagun, txapel biak jantzi zituzten. Pisu handietan eroso aurkitu ohi dira eta aurten ere nagusitasunez eskuratu dituzte pisurik astunetako txapelak. Denboraldia amaitzen den guztietan bezala Mendizabalek ez daki datorren urtera begira tiralari denak izango dituen: \"Aurten Munduko Txapelketa pizgarri bat izan da denontzat eta datorren urtea ez da egongo. Orain galdetuta batek baino gehiagok ezetz esango lidake, baina denboraldi berria urreratu ahala animatu egiten dira\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!