Unai Martin eta Ugarte irabazle trinketean

Anboto 2010ko ots. 10a, 13:21

San Blas Trinkete Txapelketako finala Unai Martinek eta Ugartek irabazi zuten (40-28) Gandiaga II. aren eta Martin II.aren kontra.

San Blas Trinkete Txapelketako finala Unai Martinek eta Ugartek irabazi zuten (40-28) Gandiaga II. aren eta Martin II.aren kontra. Ugarte izan zen lauretan onena, baina, oro har, irabazleek dotore jokatu zuten. Gandiaga II.ak eta Martin II.ak, aldiz, pilota gehitxo galdu zituzten. Promesen mailako finala Garaizabal eta Etxebarriak irabazi zuten (40-29) Alustizaren eta Aspururen kontra. Partidu borrokatua jokatu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!