Gaur, 23:00etatik aurrera, Rarezas hamargarren diskoa aurkeztera datozen Habeas Corpus madrildarrekin izango da hitzordua Abadiñoko San Blas jaietan.
Gaur, 23:00etatik aurrera, Rarezas hamargarren diskoa aurkeztera datozen Habeas Corpus madrildarrekin izango da hitzordua Abadiñoko San Blas jaietan.
Taldearen 15 urteko ibilbidean landutako hardcore estiloko kantak, eta gustuko dituzten taldeen bertsioak uztartuko dituzte txosnaguneko emanaldian: Sick Of It All, Agnostix Front edo El Corazón del Sapo taldeen kanten moldaketak kasurako.
Euren ibilbide musikalean eredu eta gustuko taldeei \"omenaldia\" egiteko era legez ulertzen dute Habeas Corpusekoek bertsioak eskaintzea. Bestalde, taldearen ibilbide horretan hainbat arrazoirengatik alboratuta geratu izan diren kantak ere bildu dituzte hamargarrena duten Rarezas diskoan Habes Corpusekoek.
Hitzei dagokienez, taldekideek eurek nabarmentzen duten bezala, \"konpromiso politiko garbia\" sormenarekin uztartzetik sortzen dituzte euren kantak.
Madrildarren doinu eta berba gogorren ostean, Ordiziako Trikizio taldea arituko da sanblasetako txosnagunean biltzen direnen artean jai-giroa zabaltzen.