San Blas saria hasi da Tornosolon

Anboto 2010ko ots. 2a, 12:01

Urtarrilaren 29an jokatu ziren San Blas Trinkete txapelketako lehen finalerdiak. Bihar jarraituko dute San Blas egunez, eta barikuan izango dira finalak.

Urtarrilaren 29an jokatu ziren San Blas Trinkete txapelketako lehen finalerdiak. Bihar jarraituko dute San Blas egunez, eta barikuan izango dira finalak. Binaka jokatzen da txapelketa hau, promesa eta lehen mailetan banatuta. Joan zen barikuan hiru neurketa jokatu ziren, eta afizionatu mailako finala erabakita dago: Garaizabal-Etxebarria Alustiza-Aspururen kontra. Lehenengoek 40-38 irabazi zieten Arabiourrutia eta Garitagoitiaren aurka. Bigarrenak 40-33 emaitzagaz nagusitu ziren Azkarraga eta Ziarrustaren aurrean. Lehen mailako finalerdi bat ere jokatu zen. Bertan, GandiagaII-MartinII bikoteak erraz garaitu zuen Gonzalez-Gandiagak osaturikoa: 40-23. Atzean apurtu zen lehia. Bihar, San Blas eguna, zita interesgarria berriro 11:00etatik aurrera. Uriarte-Ugarte Gordon-Elorriaga izango dira aurrez aurre, finalerako txartela jokoan dutela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!