Goma gainean orain arte jokatu dituzten lau txapelketak irabazi ditu Abadiñok. Azkena, joan zen zapatuko (urtarrilak 30) 600 kilora artekoa.
Goma gainean orain arte jokatu dituzten lau txapelketak irabazi ditu Abadiñok. Azkena, joan zen zapatuko (urtarrilak 30) 600 kilora artekoa.
Aramaion jokatutako 600 kilora arteko finalean Abadiño Ak tiraldi guztiak irabazi zituen. \"Lehen jardunaldian Amaiurrek estu hartu gintuela kontuan hartuta, espero genuena baino errazago irabazi dugu\", adierazi du Edu Mendizabal entrenatzaileak. Abadiño B bosgarren geratu da. Podiuma Amaiur (bigarren) eta Ñapurrak (hirugarren) taldeek osatu dute.
Datorren asteburuan larunbatean zein igandean dituzte tiraldiak. Otsailaren 6an 560 kilora arteko lehenengo jardunaldia jokatuko dute Ezpeletan (Iparraldean). Abadiñok talde bakarra eramango du. Aurrez aurre izango ditu Amaiur, Ñapurrak, Sokarri, Berriozar eta Barrundia. Pisu txikietan handietan baino justuago ibiltzen dira eta Amaiur eta Ñapurrak-ekin borroka estua izan dezakete.
Txapela hiru jardunalditan erabakiko da. Guztira tiraldi gehien irabazten dituena izango da txapeldun. Bigarren jardunaldia Iruritan (Nafarroan, Elizondotik gertu) jokatuko dute eta hirugarrena Arrigorriagan, otsailaren 20an.
Igandean 640 kilora arteko finala jokatuko dute lau taldek Zeberion. Abadiñok A eta B taldeak eramango ditu. Ñapurrak eta Ibarra taldeek osatzen dute laukotea. Pisu honetan Abadiño faborito argia da.