Murgoitio, lasterketa amaitu ezinik

Anboto 2010ko ots. 1a, 09:44

Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa jokatu da asteburuan Taborren (Txekia). Egoitz Murgotiok erretiratu egin behar izan zuen, erorikoen ondorioz.

Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa jokatu da asteburuan Taborren (Txekia). Egoitz Murgotiok erretiratu egin behar izan zuen, erorikoen ondorioz. Ibilbide gogorra zen Taborrekoa, elurra eta izotza zegoen eta zutunik irautea ez zen erraza. Murgotio hainbat aldiz jausi zen eta azkenean erretiratu egin zen, bi itzuliren faltan. Ezker ukondoan min hartu zuen abadiñarrak. Txapela, etxeko batek lortu zuen, Stybarrek hain zuzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!