Indartsu hasiko dira San Blas jaiak. Bertso-afaria egingo da gaur gauean Gaztetxean, Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin. 21:30erako ipini dute mahaian jartzeko ordua.
Indartsu hasiko dira San Blas jaiak. Bertso-afaria egingo da gaur gauean Gaztetxean, Maialen Lujanbio eta Jon Maiarekin. 21:30erako ipini dute mahaian jartzeko ordua.
Puntu-puntuan helduko dira Lujanbio eta Maia Abadiñora. Hilabete pasatxo da Euskal Herriko Txapelketa Nagusia amaitu zela, eta ondo trebatuta etorriko dira, beraz, finalista izandako bi bertsolariok.
Lujanbiok, gainera, txapel beltza defendatuko du bertsozaleen aurrean. Oso maila onean ibili zen udazken osoan, eta finalean faborito argietako bat zen. Azkenean, Andoni Egañari urteetako agintea kendu zion, eta itxarotekoa da Abadiñon ere maila bikaina erakustea. Maiari dagokionez, txapelketako jardunagaz eta sailkapenagaz gustura geratu zen, eta batek baino gehiagok gogoratuko ditu bakarkako lanetan eskainitako bertso hunkigarriak.
Ezin ahaztu, txapelketetatik aparte, plazako bertsolari finak direla hernaniarra eta zumaiarra. Seguru gaztetxeko afalostea ederto girotuko dutela euren graziarekin eta
bertso sakonekin.