Abadiñok 680 kilora artekoa irabazi du

Anboto 2010ko urt. 12a, 15:53

Joan zen larunbatean Abadiñoko probalekuan jokatu zuten 680 kilora arteko txapelketa etxeko taldeak, Abadiñok, irabazi zuen.

Joan zen larunbatean Abadiñoko probalekuan jokatu zuten 680 kilora arteko txapelketa etxeko taldeak, Abadiñok, irabazi zuen. Abadiñok tiraldi guztiak irabazi zituen. Bigarren Amaiur geratu zen eta hirugarren Auzolan. Hiru talde horiek bakarrik parte hartu zuten txapelketan. Edu Mendizabal Abadiño sokatira taldeko entrenatzailea pozik dago garaipenarekin, baina txapelketa \"deskafeinatu samarra\" izan zela onartu du: \"Hiru talde bakarrik egotera txapelketak ez zuen beste aldi batzuetako ikuskizunik eskaini\". Bihar 600 kilora arteko txapelketako lehenengo jardunaldia jokatuko dute Abadiñoko probalekuan, 17:00etatik aurrera. Abadiñok talde bi izango ditu lehian. Gainerako bost taldeak honako hauek dira: Amaiur, Berriozar, Sokarri, Barrundia eta Ñapurrak. Bigarren jardunaldia Lakuntzan (Nafarroa) jokatuko dute eta finala, berriz, Aramaion, hilaren 30ean. 600 kilora arteko finalaz gainera Emakumeen Ligako (540 kilora artekoa) lehen jardunaldia ere jokatuko dute lau taldek: Sakana, Beti Gazte, Ibarra eta Baraiotzek. Sakana eta Ibarra aurten sortu diren taldeak dira. Hiru jardunalditan erabakiko dute txapelduna.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!