Hiru talde lehiatuko dira 17:00etatik aurrera: Abadiño, Amaiur eta Auzolan. Abadiño da faborito.
Hiru talde lehiatuko dira 17:00etatik aurrera: Abadiño, Amaiur eta Auzolan. Abadiño da faborito.
Talde bakoitzak bina tiraldi egingo ditu beste bien kontra eta puntu gehien batzen duenak jantziko du txapela.
Urtarrilaren 16an 600 kilora arteko txapelketako lehenengo jardunaldia jokatuko dute Abadiñoko probalekuan, 17:00etatik aurrera. Abadiñok talde bi izango ditu lehian. Gainerako bost taldeak honako hauek dira: Amaiur, Berriozar, Sokarri, Barrundia eta Ñapurrak. Bigarren jardunaldia Nafarroan jokatuko dute eta finala, berriz, Aramaion, hilaren 30ean.
600 kilora arteko finalaz gainera Emakumeen Ligako (540 kilora artekoa) lehen jardunaldia ere jokatuko dute lau taldek: Sakana, Beti Gazte, Ibarra eta Baraiotzek. Sakana eta Ibarra aurten sortu diren taldeak dira. Hiru jardunalditan erabakiko dute txapelduna.