Egoitz Murgoitio txirrindulariak bolada onean jarraitzen du. Izan ere, Bizkaikoaren ostean Euskadiko txapela irabazi zuen abenduaren 27an. Espainiakoa izango du orain helburu.
Egoitz Murgoitio txirrindulariak bolada onean jarraitzen du. Izan ere, Bizkaikoaren ostean Euskadiko txapela irabazi zuen abenduaren 27an. Espainiakoa izango du orain helburu.
[imgd]http://www.anboto.org/images/6800/6838/1.jpg[/imgd] Asteburu honetan ezin izan du Ormaiztegiko saria eskuratu, baina emaitzak ezin hobeak ditu edozelan ere. Joan zen asteko domekan Iraetan burutu zen Euskadiko Txapelketa, eta nagusitasunez igo zen podiumera abadiñarra. Iñaki Lejarreta berriztarra kanpoan geratu zen, laugarren postuan. Bigarren Javier Ruiz de Larrinaga sailkatu zen, eta hirugarren Unai Yus.
Probatu eta asmatu
Probatzen duenak, posible du asmatzea. Probatzen ez duena da atea beti itxita aurkituko duena. Egoitz Murgoitio (Abadiño, 1983) sei urtean errepideko txirrindularitzan zentratuta egon zen. Profesionaletatik amateurretara jaitsi zenean, berriz gora egitea gaitz ikusi eta betidanik gustatu izan zaion modalitateari aukera ematea erabaki zuen: ziklo-krosari. Aurten horretara bideratu ditu ahalegin guztiak, eta emaitza begi-bistakoa da. Oraintsu Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu, eta, domekan, borrokarako gogoz doa Laredora, Espainiako erregetzaren bila.
Espainiako Txapelketak puntu-puntuan harrapatuko du abadiñarra. Korritu dituen azken sei lasterketetatik bostetan gailendu da, eta Ormaiztegiko azkenekoan ere irabazteko aukera handiak zituen, amaitzeko 200 metroren faltan Larrinagarekin buruz buru zihoala, despiste bategatik azken aurreko itzulia zela pentsatu eta bizikleta aldatzera geratu ez balitz.
Laredoko zirkuitua \"laua eta hareatsua da, hondartza baten ondoan dagoelako\", Murgoitori esan diotenez. Beraz, aldaparik ez, baina ibilbide gogorra aurkituko du, eta baldintza horietan bikain moldatzen da. \"Euri apur batek ibilbidea gehiago zailtzen badu ere ez gara kexatuko\", dio. Jose Antonio Hermida, David Seco, Javier Ruiz de Larrinaga… Hautagaien zerrenda luzea da, baina Murgoitio itxaropentsu dago: \"Zaila dela jakinda, irabaztera irtengo naiz; gogotsu eta ilusioz nago\".