Egoitz Murgoitio Bizkaiko Txapeldun

Anboto 2009ko abe. 14a, 10:45

Domekan Zeberion jokatutako Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen Egoitz Murgoitio abadiñarrak. Zapatuan ere Castroko lasterketa irabazita, asteburu bikaina osatu du Hirumet taldeko txirrindulariak.

Domekan Zeberion jokatutako Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen Egoitz Murgoitio abadiñarrak. Zapatuan ere Castroko lasterketa irabazita, asteburu bikaina osatu du Hirumet taldeko txirrindulariak. [imgd]http://www.anboto.org/images/6700/6784/1.jpg[/imgd] Proba gogorra izan zen Zeberiokoa, eguraldi txarrarekin eta lokatzarekin. Murgoitiok ondo jakin zuen egoerara moldatzen, eta hasieratik nagusitu zen. Bere baldintza gogokoenak izan ziren atzokoak. Bigarren sailkatuari, Erlantz Uriarteri, bi minutuko aldea atera zion helmugan. David Seco izan zen podiumerako aukera eskuratu zuen hirugarrena.

Denboraldi ederra

Zapatuan ere Castron ospatutako proba irabazi egin zuen abadiñarrak, eta honela, lau garaipen erdietsi ditu dagoeneko. \'Euskadiko Txapelketa irabaztea\' izango da bere hurrengo helburua. Bestalde, datorren domekan Elorrioko lasterketan parte hartuko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!