Abadiño txapeldun eta azpitxapeldun

Anboto 2009ko aza. 30a, 11:58

Asteburuan sokatirako 320 kilo arteko Euskal Herriko Txapelketa amaitu da, Zelaietako probalekuan. Etxekoak izan dira nagusi, lehen eta bigarren postuetan geratuz.

Abadiñok nagusitasuna erakutsi du asteburuan, 320 kiloko finalean. Izan ere, Abadiño A izan da garaile, eta bigarren Abadiño B. Ibarrako taldea hirugarren sailkatu da, abadiñarren aurka galduz. Abadiñorentzat lehen aldia da maila honetan lehenengo bi postuak eskuratzen dituena. Bi taldeak podiumean sartzea zen abadiñarren helburua, eta bete egin dute. Ondorioz, Edu Mendizabal entrenatzaileak balorazio \"oso positiboa\" egin du. Datorren larunbatean 300 kilora arteko txapelketa hasiko dute. Zeberion jokatuko dute lehenengo jardunaldia, eta Oiartzunen bigarrena. Guztira, 13 taldek parte hartuko dute eta horietatik sei sailkatuko dira abenduaren 19an Arrigorriagan jokatuko den finalerako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!