Egoitz Murgoitio abadiñarrak atzo Aizarnazabalen jokatutako proba irabazi zuen. Euskadiko Federazioko Torneoko proba zen, eta argi eta garbi nagusitu zen.
Egoitz Murgoitio abadiñarrak atzo Aizarnazabalen jokatutako proba irabazi zuen. Euskadiko Federazioko Torneoko proba zen, eta argi eta garbi nagusitu zen.
Elite mailako eta 23 urtez azpiko 30 txirrindularik hartu zuten parte atzoko lasterketan. Murgoitiok hasieratik atera zuen aldea, eta aurkariek ezin izan zuten ezer egin. David Seco jausi egin zen lehenengo itzulian, eta lehia hor bukatu zen.
Gipuzkoako txapela ere jokoan zegoen atzokoan, eta Asier Arregik eskuratu zuen: bostgarren izan zen sailkapen orokorrean.