Ibai Arratibel kadeetan eta Joseba Ezkurdia gazteetan dira XXIV. Cafés Baqué Pilota Txapelketako irabazleak. Domeka goizean jokatu zituzten finalak Matienako pilotalekuan.
Ibai Arratibel kadeetan eta Joseba Ezkurdia gazteetan dira XXIV. Cafés Baqué Pilota Txapelketako irabazleak. Domeka goizean jokatu zituzten finalak Matienako pilotalekuan.
Ibai Arratibelek 18-13 menderatu zuen Eric Jaka. Pilotari biek ikuskizuna eman zuten, bakoitzak bere jokamoldearekin. Ataundarra piloteoan erraz nagusitu zen eta zartako latzak eman zituen. 0-4 aurreratu zen Jaka, baina ondoren, Arratibelek 13 tantoko ilara lortu zuen. Partiduak erabakita zirudienean erreakzionatu zuen Jakak. Goraipatzeko moduko defentsa erakutsi zuen ?ezker boleaz sarritan? eta aukera zuen apurretan aurkariari min egin zion aurrean; tanto guztien artean azpimarratzekoak dira ezker gantxoz lortutako bi. Apurka markagailua estutu zuen (15-13) Arratibel kezkatzeraino, baina sakea berreskuratu zuenean zuzenean joan zen 18ra. Zaleek pilotari bien ahalegina eskertu zuten amaieran.
[imgi]http://www.anboto.org/images/6700/6723/1.jpg[/imgi] Gazteetan bide beretik joan zen partidua. Jauregi faborito argitzat jotzen genuenoi zaplateko ederra eman zigun Ezkurdia arbizuarrak. Piloteoan beti bizkarra erakutsi zion zarauztarrari eta uneoro partiduan sartuta eta oso kontzentratuta ikusi zitzaion. Jauregik bazekien atzean ez zuela zereginik eta partiduko lehenengo tantoan argi erakutsi zuen bere taktika. Saskiko pilota motelena atera eta errestoari dejadaz erantzun zion. Ez zuen asmatu eta azkenean Ezkurdiarentzat izan zen tantoa.
Markagailuan oreka mantendu zen azken txanparaino (17-17). Orduan ikusi genituen partiduko tantorik luzeenak, borrokatuenak eta politenak. Partidu osoan atzetik joan ondoren Jauregik aurrea hartu zuen markagailuan. Segidan Ezkurdiak sakea berreskuratu zuen eta ia segidan joan zen 22ra. Partidu honen amaieran ere merezitako txaloak jaso zituzten pilotari biek.
Matienako pilotalekuak ez zuen ohiko betekadarik izan. Giro polita bai, baina beste egun batzutako betekadarik gabe. Finala ikusten egon ziren Roberto Garcia Ariño (Asegarce) eta Karmelo Ariznabarreta (Frontis), besteak beste.