Denboraldiko lehenengo txapelaren bila aterako dira

Anboto 2009ko aza. 27a, 13:45

Abadiño Sokatira Taldeak ekin dio goma gaineko denboraldiari, eta bihar, 17:00etan, 320 kilora arteko lehenengo finala jokatuko du, Zelaietako Probalekuan. Abadiñok talde bi sailkatu ditu finalerako, eta helburua ?irabaztea eta talde biak podiumean sartzea? dela dio Edu Mendizabal entrenatzaileak.

Abadiño Sokatira Taldeak ekin dio goma gaineko denboraldiari, eta bihar, 17:00etan, 320 kilora arteko lehenengo finala jokatuko du, Zelaietako Probalekuan. Abadiñok talde bi sailkatu ditu finalerako, eta helburua \'\'irabaztea eta talde biak podiumean sartzea\'\' dela dio Edu Mendizabal entrenatzaileak. Abadiñarren plenoa eragozten saiatuko dira finalera sailkatu diren gainerako lau taldeak: Ibarra, Auzolan (Astigarraga), Sokarri (Arrigorriaga) eta Barrundia (Dulantzi). Auzolan ez beste hirurak \'\'arerio gogorrak\'\' izango dira, Mendizabalen ustez. Finaleko protagonistak jardunaldi biko sailkatze fasearen ondoren erabaki dira. Lehenengoan \'\'Astigarragan jokatutakoan\'\' Abadiñoko talde biek batu zituzten punturik gehien. Arrigorriagako bigarrenean, B taldea lehenengo geratu zen, eta A taldea, ustekabean, bosgarren: \'\'Ez zuten egunik onena izan\'\', azaldu du Mendizabalek. Hala ere, talde biek lortu zuten finalerako txartela. Datorren larunbatean 300 kilora arteko txapelketa hasiko dute. Zeberion jokatuko dute lehenengo jardunaldia, eta Oiartzunen bigarrena. Guztira, 13 taldek parte hartuko dute eta horietatik sei sailkatuko dira abenduaren 19an Arrigorriagan jokatuko den finalerako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!