Domekan XXIV. Cafés Baqué Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Matienako frontoian, 11:00etatik aurrera. Kadete mailan Ibai Arratibel eta Eric Jaka neurtuko dira; gazteetan Iban Jauregi eta Joseba Ezkurdia. Laurek, hein handian, kolpeari esker menderatu zituzten aurkariak finalerdietan. Beraz, finalean pilota bizien darabilten pilotariak izango dira aurrez aurre.

Apatan jokatutako partiduetan Ibai Arratibelek 18-15 irabazi zion Danel Elezkano zaratamoztarrari. Final-laurdenetan moduan, Arratibelek asko eman zuen eta dejada zehatzekin amaitu zituen tanto asko.
Eric Jaka lizartzarra errazago sailkatu zen finalerako, Estebanen kontra (18-5). Jaka pilotari dotorea da, eta, ezker zein eskuma, ondo luzatzen du pilota. Dena dela, Estebanek erraztasun handiak eman zizkion.
[imgd]http://www.anboto.org/images/6700/6705/1.jpg[/imgd] Ikusitakoaren arabera, kadete mailako txapela janzteko Arratibel da faborito nagusia. Kolpe zakarragoa du, dejada zoragarri darabil, eta pilotari garaia izanagatik ondo mugitzen da kantxan.
Gazteetan Iban Jauregik beste erakustaldi batekin kanporatu zuen Oier Egiguren bilbotarra (22-5). Pilotakada galantak eman eta errepertorio aberatsa erakutsi zuen aurrean; di-da amaitu zuen partidua.
Ezkurdiak, aldiz, gogotik lan egin behar izan zuen Arrieta menderatzeko (22-15). Arbizuarrak tantoa erraz hartzen zuen mendean, baina markinarra bikain ibili zen defentsan. Pilotan egon zen partiduko gakoa. Ezkurdiak material motela kantxaratu zuen, mugitzea kostatzen denetakoa, eta horrexegaz lortu zituen tanto ilara luzeenak.
Finalerako Jauregi da faborito. Egia da finalera arteko partiduetan ez dutela behartu, ez dugula presiopean ikusi, baina edozein egoerari aurre egiteko adina klase duela dirudi.