XIX. Durangaldeko maratoi erdia antolatu du domekan Bidezabal atletismo taldeak. Lasterketa 10:00etan abiatuko dute Urkiolako Santutegitik.
Lasterketa osoa egin gura dutenak Otxandio eta Oletan ibiliko dira, berriro Urkiolara bueltatu aurretik. Nahi duenarentzako 11 kilometroko beste ibilbide laburrago bat ere prestatu dute. Izen-ematea lasterketa egunean bertan egin daiteke (12 euro).
Gizonetan eta emakumeetan irabazleak 300 euro jasoko ditu; bigarrenak 150 euro eta hirugarrenak 90 euro.