Sasoiko hasi dira Zaldua, Elorrio eta Iurretako

Anboto 2009ko urr. 8a, 10:18

Futbolean azpimarratzeko moduko liga hasiera egin dute Lehen Erregionaleko Durangaldeko hiru ordezkariek. Iurretako eta Elorrio hirugarren eta laugarren daude, eta Zaldua bederatzigarren.

Futbolean azpimarratzeko moduko liga hasiera egin dute Lehen Erregionaleko Durangaldeko hiru ordezkariek. Iurretako eta Elorrio hirugarren eta laugarren daude, eta Zaldua bederatzigarren.

Zaldua.JPGIurretakok errentagarritasun itzela atera die sartutako hiru golei. Joan zen asteburuan 0-1 irabazi zion Etxebarriri, etxetik kanpora. Lekeitioren kontra husna berdindu eta Berriatuko 2-0 azpiratu zuen. Aipagarria da defentsan erakutsi duten segurtasuna; oraindino ez dute gol bakar bat jaso. Bihar Uritarra taldeak bisitatuko du Iurretako Larrakozelai.

Elorriok sekulako garaipena lortu zuen Umore Onaren kontra: 4-0. Iurretakok defentsa lanean oinarritzen baditu garaipenak, Elorriok golen bitartez erabakitzen ditu. Errigoitiri ere 3-1 irabazi zioten Eleizalden. Etxean jokatutako partidu bietan zazpi gol sartu dituzte, zaleen gozamenerako. Kanpoan jokatutako bakarrean, berriz, 3-1 galdu zuen Urdulizen kontra. Bihar arratsaldean Artibairen kontra jokatuko dute.

Zalduak joan zen astebururuan galdu zuen lehenengoz aurtengo denboraldian; 2-1 Berriatukoren zelaian. Gainerako biak irabazi egin dituzte. Iurretakoren antzera denfentsa gotorrean oinarritu dituzte garaipenak, eta gol bakarra nahikoa izan dute hiru puntuak batzeko.

Berrizek arnasa hartu du

Berrizek garaipen baliotsua lortu zuen joan zen asteburuan. Lehen jardunaldi bietan galdu ondoren, dudak baztertzeko beharrezko zituzten hiru puntuak, eta 3-1 irabazi zioten Gurutzetari. Etzi Ugeragaren kontra jokatuko dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!