Abadiño motorzaleen bilgune bihurtuko da

Anboto 2009ko ira. 11a, 13:44

Etzi Astolan jokatuko den Asier Martinezen Oroimenezko III. Supermotard Txapelketak motorzaleen bilgune ere bihurtu gura du. Mangueta motoclubak, gainera, Motorra maite dutenen topaketa antolatu du lehenengoz.

Etzi Astolan jokatuko den Asier Martinezen Oroimenezko III. Supermotard Txapelketak motorzaleen bilgune ere bihurtu gura du. Mangueta motoclubak, gainera, Motorra maite dutenen topaketa antolatu du lehenengoz.

aitor_barrua.jpgIzen-ematea Astolan bertan egingo dute, 09:30etik aurrera. Ibilbideari dagokionez, Urkiola igo, Legutianotik pasatu eta Arrasatetik bueltan itzuliko dira. Garain hamarretakoa egin ondoren batuko dira Astolan, marmitakoa bazkaltzeko. Topaketa hori mota guztietako motorrei zabalik dago: customak, Harleyak, kirol arlokoak… Urtetik urtera topaketa finkatzea dute helburu, eta baita Abadiño motor txapelketen panoraman ezagutaraztea ere. Arratsaldean zehar parrillada prestatuko dute. Motorshowagaz gozatu ondoren, 19:30etik aurrera, Jardin Infierno eta Muted taldeen kontzertuek emango diote amaiera egunari.

Txapelketa ofiziala

Txapelketarako entrenamenduak 16:00etan hasiko dira. Ondoren, 17:30ean supermotard eta minimotard estiloetan lehiatuko dira parte-hartzaileak.

Erakustaldi modura, Txus Jaio eta Aitor Martínez elkarren kontra lehiatuko dira. Batak bestearen kontrako norabidean irten eta zirkuituari hainbat buelta emango dizkiote. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!