Ustaritz Aldekoa-Otalora Athleticeko jokalari abadiñarrak badauka lagunartea; ‘Ustaritz Taldea Abadiño’ deitzen da eta Matienako Vancouver tabernan dauka egoitza.
Ikusmin handia sortu du ekitaldiak. Lehenengo Iluntze dantza taldeak dantzak eskaini dizkio. Ondoren, taberna atarian,lagunartearen plaka ofiziala zabaldu du eta Borja Romero lagunarteko presidenteak oroigarri bat eman dio bertaratutakoen txaloen artean.
‘Ustaritz Taldea Abadiño’ lagunartea 40 kiderekin sortu da. Aspaldi hasi ziren gestioak egiten baina bata dela edo bestea dela kontua atzeratu egin da. Athletic datorren denboraldian UEFAn ariko denez, kanpora partiduren bat ikusten joateko asmoa erakutsi dute. Ustaritzek “oso pozik” dagoela adierazi eta jendearen “berotasuna” eskertu du. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Joseba Garmendia, Iñigo Velez, Ander Iturraspe eta Eneko Boveda ere.