Quad-aren inguruko jaia ekainean Matienan

Anboto 2009ko mai. 14a, 13:52

Endu-Quad Abadiño Motor Clubak quada oinarri duen jaialdia antolatu du ekainaren 20an eta 21ean Matienan. Nazioarteko Openagaz batera, quada ezagutzera emateko ildo askotako ekintzak prestatu dituzte Inyectametal enpresaren atzealdeko -trenbidearen aldetik- lurretan egokitutako zirkuituan eta Trañaetxoste kaleko standetan.

Lehiari dagokionez, iaz Euskadiko Txapelketa antolatu zuten eta aurten Nazioarteko Opena egingo dute, erakustaldi modura. Munduko talderik onenak etorriko dira; tartean, Euskadiko txapeldunak. Ildo beretik, Quadcross Opena ere badago. Modalitate honetan jauzi ikusgarriak egiten dituzte pilotuek. Txapelketetarako puntuagarria ez den arren, goi mailako gidariek parte hartuko dute.

Quadzaleen topaketa

Urtero estatuko quadzaleen topaketa bat egiten da. Jaialdiaren harira, aurten Matiena aukeratu dute. Topaketak oso baliagarriak dira elkar ezagutu eta esperientziak banatzeko.

Helburua jaialdia denentzako erakargarria egitea da. Ildo horretatik, egun bietan Erdi Aroko Azoka egingo dute Trañaetxoste kalean, mota guztietako standekin: gozogintza, okintza… Horrez gainera, 40 standetan banatuta, quadaren sektoreko markarik onenen produktuak ikusgai izango dira. Azkenik, inguru berean umeentzako jolasak antolatuko dituzte. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!