Urte eskasa izan da Tabirakoko gizonentzat

Anboto 2009ko mai. 12a, 14:26

Tabirakoko gizonen talde nagusiak bihar jokatuko du denboraldiko azken neurketa. Jaitsiera fasea jokatzen ari dira, baina matematikoki aspaldidanik salbatuta daude. Tabirakoren aurtengo jarduna ondoen definitzen duen hitza irregulartasuna da. Igoera fasea jokatzea helburu zuen taldeak huts egin du eta jaitsiera fasean aritu da bera baino kalitate eta maila txikiagoko taldeen aurka.

Emakumeek aldiz denboraldi ona osatu eta bosgarren amaitu dute. Urte osoan pairatu duten lesio andanak ez du taldearen izpirituan eragin eta maila onean aritu dira.

Bestalde, Tabirakoko emakumeen bigarren taldea Bizkaiko Kopa jokatzen ari da. Domekan La Salleren kontra jokatuko dute etxetik kanpora.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!