Futboleko beherengo mailaren egitura aldatu egingo da datorren denboraldian. Gaur egungo bostek beharrean, multzo bik osatuko dute Bigarren Erregionala. Aldiz, Hirugarren Erregionala sortuko da hiru multzorekin. Zoritxarrez, gureek ez dute ezer jokoan asteburuko azken jardunaldian. Berriz B, Ezkurdi eta Extremeñok Hirugarren Erregionalean jokatuko dute.
Extremeñok hil ala biziko partidua jokatu zuen Sondikaren aurka. Sondika zen jaitsiera zuzena ekiditeko mugarria, baina bina berdindu zuten. Partidu amaieran ez zen giro: jokalariak buru makur, negar malkoren bat ere bai… Hala ere, Extremeñok “aspaldiko denboraldirik onena egin dugu, eta alde horretatik pozik gaude” dio Kepa Uriarte entrenatzaileak.
Berrizek etxeko lanak egin zituen Ermua 5-1 menderatuta, baina Sondikak Durangon batutako puntuak aukerarik gabe utzi ditu. Berrizek ere denboraldi txukuna osatu du, eta ligaren azken hondarreraino mailari eusteko borrokan egon da.
Ezkurdik, aldiz, aspaldi esan zion agur borrokari. Azken zazpi partiduak galdu dituzte, eta horrela zaila da ezer egitea. Azken garaipena orain hile bi lortu zuten, martxo hasieran.