Bizkaiko Eskolarteko Taldekako Txapelketa jokatuko da etzi Abadiñoko probalekuan. 10:00 hasiko dira partidak eta 19:00 inguruan amaituko da lehiaketa.
Gure taldeek joan zen asteko emaitzak berritzea dute helburu. Izan ere, Arrigorriagan Eskolarteko Banakako Txapelketa jokatu zen eta Elorrioko Zaldi Baltza zein Durangoko Larrasoloeta xake taldeetako xakelariak ederto ibili ziren. Denetan ondoen, baina, Jon Lagos durangarra, benjamin mailan txapeldun geratu zelako. Diego Ayuso, Alvaro Mintegi eta Xabier Díaz ere lehen hamarretan sartu ziren; Alberto Garcia 11. izan zen.
Kadete mailan Lorien Barbero elorriarrak laugarren amaitu zuen; azkenik, infantil mailan Paul Gallastegi elorriarra bosgarren izan zen.