San Prudentzioko finalean ariko da bihar Aspuru abadiñarra

Anboto 2009ko api. 30a, 11:02

Bihar 17:00etatik aurrera San Prudentzio Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira Matienako frontoian. Gazte mailan, Asier Aspuru abadiñarrak Olaetxea amezketarrarekin jokatuko du, Azpeitiko Iriondo eta Murgiondoren aurka.

Bihar 17:00etatik aurrera San Prudentzio Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira Matienako frontoian. Gazte mailan, Asier Aspuru abadiñarrak Olaetxea amezketarrarekin jokatuko du, Azpeitiko Iriondo eta Murgiondoren aurka. Murgiondo jotzailea da, baina Aspuruk lan bikaina egin zuen finalerdietan, eta sasoiko dago. Olaetxeak eta Iriondok borroka polita izango dute aurrean.

Nagusietan Renobales alegiarrak eta Loiola elgoibartarrak Baez II.a donostiarraren eta Landiribar iruindarraren kontra jokatuko dute. Lehenengoak dira faborito. Hala ere, bete-beteko partidua espero da.

Azkenik, kadeteetan Elezkano eta Larunbe galdakoztarrak Gallurralde eta Jaka amezketarren kontra ariko dira. Final honek ez du faborito argirik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!