
120 partaide izango dira apirilaren 8, 9 eta 10ean, 21:15etik aurrera Santa Anan egingo duten Pasiñuaren emanaldian. Tartean, aurkezpenean alkatearen, Juan de Iciar elkarteko lehendakariaren, eta Pasiñuaren zuzendariaren aldamenean agerraldian izan ziren ohitura denez, Jesus eta Mariaren papera egingo duten durangarrak. Iñigo Pastor, orain 5 urte ere Jesusena egin zuena berreskuratu dute aurtengo Pasiñuen, eta Fermi Ordoñez izango da Maria. Biek dute aurreko esperientzia paperok lantzen.
Antzezle lez aritzeko entseguetan jardun duten aktoreen lanaren emaitza ikusteko, Durangoko Santa Anako Arco tabernan izango dira sarrerak 7 euroan salgai, eta Durango kanpotik etorri nahi dutenentzako erreserbak egiteko aukeran ipini dute honako telefono zenbakia: 656 777 321.