32 txapel, bata bestearen atzetik

Anboto 2009ko mar. 31a, 10:35

Abadiño Sokatira Taldeak goma gaineko erregetzari eutsi dio aurten ere. Jokoan izandako lau pisuetan txapela jantzi du zortzigarren urtez jarraian. 32 txapel irabazi ditu bata bestearen ostean. Euskal Herriko final bat bera ez dute galdu goma gainean 2002az geroztik. Arin esaten da.

Abadiño Sokatira Taldeak goma gaineko erregetzari eutsi dio aurten ere. Jokoan izandako lau pisuetan txapela jantzi du zortzigarren urtez jarraian. 32 txapel irabazi ditu bata bestearen ostean. Euskal Herriko final bat bera ez dute galdu goma gainean 2002az geroztik. Arin esaten da.

Herenegun 560 kilora arteko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen Elizondon. Abadiño bigarren geratu zen Berriozarren atzetik. Baina Edu Mendizabalen mutilek lehen jardunaldian abantaila polita aterea zuten eta Elizondon batutako puntuak aski  izan ziren txapela Abadiñora ekartzeko. Bigarren eta hirugarren Berriozar eta Amaiur sailkatu ziren.

Mendizabalek errespetu handia zion pisurik txikienari aurkariak gertuen izaten dituzten pisu tartea delako, eta txapelketak arrazoi eman zion. Latz sufritu zuten, baina saria ez zen nolanahikoa.

Denboraldiko lehenengo bi txapelketak -640 eta 680koa- jardunaldi bakarrera jokatu ziren eta Abadiñoko talde nagusiak ez zuen areriorik izan, ez Abadiñon bertan ez Oiartzunen jokatutako finaletan. 600ekoan gehiago sufritu zuten, baina azkenean abadiñarren indarra eta kalitatea nagusitu zen.

Irabaztera ohituta

Goma gainean ez dago antzerako errekorrik. Sasoi batean Nuarbek lur gainean erakusten zuen nagusitasunaren antzekoa da gaur egun Abadiñok goma gainean erakusten duena. Zaleak eztira ohituta daude eta garaipenak normaltzat jotzen dituzte: “Irabaztea beti da polita, baina presioa ere sortzen du. Lautik hiru irabaziz gero nork edo nork pentsatu dezake porrot egin dugula. Eta ez da horrela. Aurkari gogorrak daude, 560koan argi geratu den moduan”, dio Mendizabalek.

Abadiñorentzat amaitu dira denboraldiko txapelketa ofizialak, lur gainekoan ez dutelako parte hartuko. Irailean bueltatuko dira lanera, bederatzigarren bider, lau txapelak defenditzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!