Kalkuluen eguna izango da biharkoa. Euskadiko eta Bizkaiko xake ligak amaituko dira, eta, xakelariak buruko kalkuluak ez ezik eskukoak ere egin beharko dituzte. Bihar Sestaon jokatuko den jardunaldi bateratuan biziko den emozioa imajinatzeko adibide bat hauxe da: Abadiño Xake Taldeak puntuak behar ditu mailaz igotzeko zein mailari eusteko.
Abadiñarrak seigarren daude. Sestao B –hirugarrena, igoera postuan– harrapatzeko puntu sorta handia behar dute. Baina beste ikuspuntu honekin panorama itxaropentsuagoa da: B taldeek ezin dute igon maila bat gorago A taldeak daudelako. Beraz, bai Orvina –lehenengo– bai Sestao Lehen Mailan geratuko dira. Horrek esan nahi du bosgarren sailkatua mailaz igo daitekeela.
Baina nork baliatu du egoera hori? Hautagai asko daude eta lehiakortasun itzela. Gainera, begi bat gora eta bestea behera begira jarri beharra dago; begi eta erdi ere bai, beharbada. Jaitsiera postuak bertan daude. Egidazu ez beste guztiek salbatzeko aukerak dituzte. “Aurten zailena maila berean geratzea da. Zoritxarrez, esango nuke jaitsiera hurrago dugula igoera baino”, dio Ieray Galtzagorrik.
Zaldi Baltza eta Larrasoloeta
Abadiñoko xakelariaren aurreikuspenak grazia gutxi egingo die Zaldi Baltza taldeko jokalariei. Bizkaiko Goren Mailan azkenaurreko daude eta bakarrak jaitsi behar luke. Abadiñok maila galtzen badu, ordea, Bizkaiko taldea denez, Gorengo Mailan azkenaurrekoa ere jaitsiko da. Hori ekiditeko Barakaldori irabazi behar diote, bihar, Elorrion –Bizkaiko ligetan ez dago jardunaldi bateraturik– eta beste emaitzei begira geratu. Barakaldoren porrotak mesede handia egingo lioke Larrasoloetari. Durangarrak bigarren daude eta puntu erdi atzetik dute Barakaldo. Dena dela, atzera beharrean aurrera begiratu behar dute. Lehenengoa bakarrik igoko da, eta Leioa puntu eta erdi goitik dute. Rey Ardiden aurka lau puntuak batu behar dituzte Leioari presioa sartzeko.