Abadiñok oso zail du igoera

Anboto 2009ko mar. 9a, 09:56

Larunbatean Sestaon Euskadiko Lehen Mailako azken jardunaldia jokatuko da. Abadiñok hiru puntura du igoera. Hain zuzen igoerako azkenengo postuan dagoen Oberenaren aurka jokatuko dute gure xakelariek. Oso zail dute igoera. Sailkapenean Oberena gainditzeko lau partidak irabazi behar dituzte; horrez gainera, Gros Bk eta Easok huts egin behar dute.

Abadiño zazpigarren (15,5 puntu) dago eta Oberena laugarren (18,5). Bien artean Gros (16) eta Easo (16,5) daude. Grosek Orvina B liderraren aurka jokatuko du. Hauek ez dute ezer jokoan deskalabrorik ezean igonda baitaude (19,5). Easok ere ez du nolanahiko arerioa: Arlutz bigarren sailkatua. Arlutzek ere Ohorezko Mailan jokatuko du ia seguru; 19 puntu dituzte eta ez igotzeko oso txarto jokatzeaz gainera eta kontrako karanbola asko izan beharko lituzke. Beraz, horrela dago kontua. Abadiñok jokoan dauden puntu guztiak batu behar ditu igoera ondo bideratuta duen Oberenaren aurka. Gros eta Easok ligako talde indartsuenen aurka jokatuko dute, baina etxeko lanak ia eginda dituzte eta presio berezirik gabe jokatuko dute.

Trama korapilatsua nola askatzen den jakiteko larunbatera arte itxaron beste erremediorik ez dago. 16:00etan hasiko da azken jardunaldi erabakigarria Las Llanas kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!