Abadiño Sokatira taldeak antolatutako Torneoan etxekoak izan zen jaun eta jabe. Probalekuan batutako taldeek (Asturiasko eta Herbeheretako bana eta Euskal Herriko mordoxka) ikuskizun ederra eskaini zuten bertaratu zirenen gozamenerako. Normala eta sanoa den lehiakortasunaz haratago, azpimarragarria da talde guztien arteko giro ona eta esperientziak banatu eta adiskidantzazko erlazioak sortzeko prestutasuna, azken hori, batez ere, Herbeheretako taldearen kasuan.
Lauko gizonezkoen 320 kilokoan Abadiñok eta Lagerweig-ek (Herbehereak) irabazi zuten. 420 kiloko mistoan Abadiñok eta Badaiotzek osatutako seikoa izan zen onena. Amaitzeko, zortziko gizonezkoen 600 kilokoan, Abadiñok nagusitasunez irabazi zuen. Txapelketaren ondoren, Abadiñoko eta Lagerweigeko tiralariek elkarrekin afaldu zuten.