Bi jardunaldi bakarrik falta dira liga amaitzeko, eta Abadiñok nola edo hala puntuak behar ditu. Seigarren dago, Orvina Brengandik –hirugarrena, igoera postuan– puntu bi eta erdira. Aurreikustekoa da Orvinak puntu asko batuko dituela Zarautz azken aurrekoaren aurka.
Horregatik, azken jardunaldira igoerarako aukerekin heltzeko, aurtengo saiorik onena osatu behar dute abadiñarrek. Ez dago beste aukerarik, nahiz eta Arlutz bigarren sailkatuaren etxean jokatu.
Bizkaiko Gorengoan Larrasoloeta bigarren dago lidertzatik puntu erdira. Lehenengoa bakarrik igoko da. Zaldi Baltza, aldiz, estu dabil; azken aurreko daude. Talde bakarra jaitsiko da zuzenean. Euskal Ligatik Bizkaiko taldeak jaisten badira, ordea, azkenaurrekoak ere arriskua du. Euskal Ligan atzeren dagoen taldea Abadiño da, eta ez luke estuasunik igaro behar.