San Prudentzio pilota txapelketak 15 urteko ibilbidea osatuko du aurten. Ehunka pilotariri eman die pilotan jokatzeko eta pilotan gozatzeko aukera. Pilotariak etorri eta joan egin dira, urteak bezalaxe, eta batzuk profesionaletan dihardute gaur egun. Joan ez den bakarra antolatzaileen gogoa da: Atxarte pilota eskola eta Lanoste elkartearena.
Aurtengo aldian ia ehun bikote izango dira lehian: 35 kadeteetan, 51 gazteetan eta 12 nagusietan. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 196 pilotarik parte hartuko dute. 70 pilota eskolatako ordezkaritza osatuko dute.
Txapelketa gaur hasiko da. Maitzaren 1eko finalera bitartean 28 jaialdi jokatuko dira bariku iluntzetan, eta, zapatu eta domeka arratsaldetan; hiru edo lau partidu jaialdiko. Gaur, 20:15ean hasita lau partidu jokatuko dira: Gorosabel-Pujana Egaña-Ortuzar eta Artabe-Arrizabalaga Lujanbio-Murgiondo kadeeetan; Bilbao-Rodero Iturbe-Camara eta Urigoitia-Larrazabal Bilbao Lizeaga gazteetan.
Aurkezpen ekitaldian Bizkaiko Pilota Federazioko ordezkariak eta Frontis enpresako ordezkariak izan ziren, eta baita Abadiñoko alkate Jose Luis Navarro ere, babesle ugariez gainera. Denek azpimarratu zuten txapelketak egun duen garrantzia, gazteei jokatzeko aukera ematen dielako.
Eskualdeko pilotariak
Durangaldeko hainbat pilotari izango dira lehian hiru kategoriatan. Kadeteetan, Errasti eta Maguregi iurretarrek bikotea osatuko dute; baita Ocerin eta Urrejola otxandiarrek ere.
Gazteetan, lau abadiñar (Arabiourrutia, Alustiza, Bizkarra eta Aspuru) eta berriztar bi (Loidi eta Urkijo) ditugu. Azken hauek bikotea osatuko dute.
Nagusietan, Durangaldeko ordezkari guztiak elorriarrak dira. Azpirik eta Landaburuk elkarrekin jokatuko dute txapelketan. Larrinaga Perez sestaoarrarekin ariko da, eta Beitia Ortuellako Lopezekin. Iñaki Larrinaga Biharko Izarrak txapelketan ere jokatzen ari da egunotan.