Abadiñoko sokatira jaialdiak 14 talde batuko ditu larunbatean probalekuan

Anboto 2009ko mar. 3a, 13:33

Abadiño Sokatira Taldeak jailadi interesgarria antolatu du larunbaterako, sokatira bultzatzeko helburuarekin. Euskal Herriko 12 talde, eta, Asturiasko eta Herbehereetako bana batuko dira Zelaietako probalekuan, 13:00etatik aurrera. Hiru proba jokatuko dituzte eta horietako batean talde mixtoak, gizon-emakumeek osatutakoak, lehiatuko dira. Euskal Herritik datozen taldeak honako hauek dira: Berriozar, Amaiur, Beti Gazte eta Sakana Nafarroatik, Baiona, Ustaritze eta Ñapurrak Iparraldetik, Abadiño eta Sokarri Bizkaitik, Auzolan eta Girizia Gipuzkoatik eta Badaiotz Arabatik.

Abadiño Sokatira Taldeak jailadi interesgarria antolatu du larunbaterako, sokatira bultzatzeko helburuarekin. Euskal Herriko 12 talde, eta, Asturiasko eta Herbehereetako bana batuko dira Zelaietako probalekuan, 13:00etatik aurrera. Hiru proba jokatuko dituzte eta horietako batean talde mixtoak, gizon-emakumeek osatutakoak, lehiatuko dira.

Euskal Herritik datozen taldeak honako hauek dira: Berriozar, Amaiur, Beti Gazte eta Sakana Soka_barrua.JPG.JPGNafarroatik, Baiona, Ustaritze eta Ñapurrak Iparraldetik, Abadiño eta Sokarri Bizkaitik, Auzolan eta Girizia Gipuzkoatik eta Badaiotz Arabatik. Horietako lau talde emakumeek osatutakoak dira: Girizia, Badaiotz, Sakana tea Beti Gazte. Berriozar era Amaiurrek, berriz, gizonen eta emakumeen talde bana ekarriko dute. Horiez gainera, Herbehereetako Lagerwiuj eta Asturiasko Seis Conceyos taldeak ere gonbidatuta daude.

Jaialdian hiru erakustaldi izango dira. 13:00etan lau lauren kontrako ariko dira 320 kiloen barruan. Ondoren, 15:00etan, sei seiren kontrako txapelketa jokatuko da talde mixtoekin; hiruna gizon eta emakume talde bakoitzean. Azkenik, 17:00etan, zortziko tiraldiak jokatuko dira, 600 kiloen barruan. Abadiño Sokatira Taldeak hiru modalitateetan parte hartuko du.

Amaieran sariak banatuko dituzten arren, jaialdiaren helburua sokatira indartzea da, taldeen arteko harremanak sendotuz.

Abadiño jaun eta jabe

Goma gaineko txapelketari dagokionez, abadiñarrak iazko errekorra berdintzeko bidean dira. Oiartzunen 680 kilora artekoa irabazi dute oraintsu. 600 kilora artekoan ere txapela jantzi zuten joan zen asteburuan Murgian. Beraz, orain arteko pisu guztietan gailenduta, asteburuan hasiko den 560 kilora artekoa bakarrik falta zaie iazko marka harrigarria berdintzeko. Hiru jardunalditan erabakiko da txapela. Abadiñok Berriozar eta Amaiur izango ditu arerio nagusi. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!