Oilarren arteko derbia Elorriok irabazi du

Anboto 2009ko ots. 23a, 11:12

Futbolean eta II. Erregionalean noiz iritsiko irrikitan geunden derbia jokatu zuten Astolan Abadiñok eta Elorriok. Elorriok inon galdu bazezakeen, hantxe behar zuen, abadiñarren gotorlekuan. Partidua hasi aurretik harmailetan ere igartzen zen partidu berezia zela. Hitzordu handien tentsioarekin eta urduritasunarekin hasi zen partidua eta halantxe garatu zen harik eta Elorriok nahiko zela esan zuen arte. Partiduko gidaritza hartu eta maisuki eraman zuen. Golak ere iritsi ziren, hiru hain zuzen (0-3), eta Elorrio etorri bezala joan zen Astolatik: lider sendo eta geldiezin legez.

Berriz B eta Extremeñok ere derbia jokatu zuten maila berean eta bina berdindu zuten. Ezkurdik ere puntu bat ekarri zuen Artibairen zelaitik.

Ohorezko Mailan Berriz sufritzen dabil. Astea joan eta astea etorri ezin du behealdetik aldenduko lukeen emaitza bolada onik lortu. Asteburuan Derio azken hirugarrenaren zelaian jokatu eta husna berdindu zuen.  Gauzak horrela, Deriok zuloan darrai eta Berrizek 13., arriskuan ez, baina arriskuaren atarian.

Iurretakok aurrekoen lorratza galdu du Leioa Bren kontra bana berdinduta. Ez da emaitza txarra, Leioarrak bosgarren daudela kontuan hartuta –Iurretako laugarren dago- baina lehenengo hirurek irabazi egin dute eta orain iurretarrek sei puntura dute hirugarren postua. Zalduak galdu egin zuen etxean Gazteluzarraren aurka (1-2) eta sailkapenaren erdian dago. Zorionez hurbilago dute Iurretako (bost puntura) azken hirugarren dagoen Askartza-Claret baino (15 puntura).

Azkenik, Durangoko Kulturalak ezin izan zion bolada onari jarraipenik eman eta galdu egin zuen Zallaren kontra (2-1). Nolanahi ere, aurretik Zamudioren eta Lagun Onaken kontra sei puntu batuta, Txintxurretaren taldea arrisku gunetik kanpora dago; hamar puntu ateratzen dizkio azken hirugarren dagoen Eibar Bri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!