Abadiño Xake Taldea laugarren dago, igoeratik postu batera, joan zen asteburuan etxean Egidazuren kontra irabazi ondoren (3-1). Ez dago esaterik abadiñarrak goi mailako jokoa erakusten ari direnik, baina Euskal Ligako Lehen Maila oso parekatua dago, eta jardunaldi batetik bestera aldaketa handiak ematen dira sailkapenean.
Abadiñok oso txarto hasi zuen liga. Lehen bi jardunaldietan galduta beheko zuloan sartu ziren. Harrezkero jokatutako hiru jardunaldietatik bi irabazi dituzte, sei puntu batuz. Garaipen biak –Gros eta Egidazu- ligako azken bi sailkatuen kontrakoak izan dira. Horregatik, abadiñarren erreakzioa testuinguru horretan neurtu beharra dago. Egia da Arlutzen (14,5 puntu) eta Oberenaren (13,5) atzetik hirugarren daudela, Sestao Brekin puntuetara berdinduta (10,5), baina liga amaitzeko falta diren lau jardunaldietan goragoko taldeen kontra maila hobea erakutsi behar dute. Asteburuan Orvina Bren kontra jokatuko dute kanpoan. Abadiñok puntu eta erdiko aldea ateratzen dio Iruñeko taldeari.
Larrasoloeta bigarren
Durangoko Larrasoloeta Xake Taldea bigarren dago Goren Mailan. Puntu erdiko aldea ateratzen dio Altzaga Leioa liderrak. Hain zuzen ere, talde horren kontra galdu zuten joan zen asteburuan durangarrek (2,5-1,5). Elorrioko Zaldi Baltza, aldiz, azkenaurreko dago sailkapenean, zortzi punturekin. Puntu batera ditu Erandio eta Zuri Baltza B.