Mailari eustea helburu duela, Abadiño Mahai-tenis Taldea lan txukuna egiten ari da. Iaz asko sufritu zuten. Hainbat jokalarik taldea utzi eta gero, geratzen zirenek merituzko lana egin zuten maila mantenduz. Aurten, liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, zazpigarren daude jaitsieratik sei puntura, eta ematen du ez dutela iazko estuasunik pasatuko.
Izan ere, iaz hankamotz zegoen taldeak neurriko osagaiak batu eta egoki uztartu ditu aurten, bila zebiltzan oreka bilatuz. Alde batetik, gazteek beharrezko lezioak ikasi zituzten iaz; zaildu egin ziren. Erantzukizunari erantzukizunez erantzun zioten. Bestetik, taldea utzitako jokalari batzuk bueltatu egin dira –Rafael Plasencia, adibidez– eta esperientzia sekula ez dago sobera. Azkenik, fitxaketa bi egin dituzte (Porfirio Hernández sopeloztarra eta Juan Luis Fernandez gasteiztarra), taldea osatu ezinik badabiltza euren ordez jokatu dezaten. Hernández elbarria da eta gurpildun aulkian jokatzen du; “asko harritu egingo lirateke jokatzen ikusiko balute”, Rafael Plasenciaren esanetan. Espainian bigarren izana da bere kategorian, eta Joko Paraolinpikoetarako sailkatzear izan zen.
Burgosen aurka
Aipatutakoez gainera, Jonatan Romero, Sergio Hurtado, Arturo Goienetxe, Imanol Tinoko eta Unai Munitxa dira taldea osatzen duten jokalariak. Orain arte, bost partidu irabazi dituzte. Joan zen astean 4-2 garaitu zuten azken aurreko dagoen Club Burgos.
Bihar Burgosko beste taldearen, Caja Burgosen aurka jokatuko dute etxean. Azken hauek bosgarren daude, Abadiño baino lau puntu gehiagorekin: Partidu zaila da, baina abadiñarrek badituzte irabazteko aukerak. Ondoren, Basauri, Arauko, Gure Talde eta Antonio Mendoza dira falta zaizkien aurkariak.